Bitxigintza
Natura zure zati gisaBitxigintzako nire ikuspegia
Naturarekin konektatzeko modu bat zure gorputzarekin, zure emozio eta sentimenduekin egitea da. Naturan ikusten dudan edertasun guztia nirekin larruazalaren gainean eramateko, material horiek eta adierazten dutena nirekin beti izateko barne-nahiak bihurtzen du egiten dudana bitxigintzan.
Nire bitxigintzak zure barnean dagoena adierazten laguntzen dizu, kanpoaldearekin komunikatzeko tresna bihur dadin. Ez dut bakarrik polita izatea bilatzen. Zentzuzko pieza bat izatea nahi dut, arimaduna. Zurea bakarrik.
Nire bildumak
Horrelakoak dira nire bilduma guztiak. Nire bizitzan zehar bizitako uneak, sentimenduak eta sentsazioak irudikatzen dituzte. Zentzu horretan, 3 estilo kontzeptualekin lan egiten dut.
Ehunezko bitxiak
Zilarrezko harizko kakorratzarekin ehundutako bitxien bildumak dira.
Bitxigintza mekanikoa
Geometria eta mekanika sinplearen printzipioak dira protagonista, poleak edo helizeak, besteak beste.
Bitxigintza organikoa
Haziz, lorez, hostoz, kimuz eta abarrez egina.
Hauek dira nire bildumak. Nire bizitzako zatitxoak, zeure burua beraietan aurkitu dezakezu
Hala ere, gutako bakoitzak naturako osagai bakoitza modu ezberdinean ulertzen dugu.
Horregatik, enkargu pertsonalizatuen bidez, emaitza hori lortzeko aukera eskaintzen dizut, bitxi bakar batean islatuta. Zu izango zara protagonista, eta naturak barruan daramazun guztia helarazteko bidea emango dizu.

Idoia Lizeaga naiz
Pieza eta espazio paregabeak sortzen ditut, non natura baita gizakiak bere esentzia komunikatzeko bitarteko eta adierazpidea