Bitxigintza mekanikoa
Geometria eta mekanika sinplearen printzipioak dira protagonista, poleak edo helizeak, besteak besteNire lorategi sekretuak metalezkoak izan ziren. Harizko, azkoinezko eta zirrindolazko itxaropen forjatuak. Eta hauen artean beti hazten da belarra
Hazi nintzen burdindegiko pieza txiki horien edertasun perfektuarekiko lilurak, mundu naturalaren eraginarekin eta izaera iragankorrarekin batera, bitxietan mugimendua eta geometria bilatzera eraman nau. Bizitza etengabeko jarioa da, jolasera eta mundu berriak sortzera bultzatzen duen zehaztasun magikoa.
Mugimenduan dauden amets horiek ilustratzen dituzte Motrices eta Plus-ek.
Motrices
Idoia Lizeaga naiz
Artisau bitxigilea eta lore artean irakaslea. Pieza eta espazio paregabeak sortzen ditut, non natura baita gizakiak bere esentzia komunikatzeko bitarteko eta adierazpidea.