Idoia Lizeaga naiz
Artisau bitxigilea eta lore artean maisua, 20 urtetik gorako ibilbidea duena lanbide heziketan. Pieza eta espazio paregabeak sortze ditut, non natura den bitartekoa eta adierazpidea, gizakiak bere esentzia komunikatu dezan.
Lore – arteari buruzko praktika bat garatzen dut, arte – hizkuntza eta ikasteko tresna gisa ulertuta. Ikastaro, tailer eta proiektuen bidez, lore eta material naturalekin lan egiteko hurbilketa bat proposatzen dut, behaketan, prozesuan eta ingurunearekiko loturan oinarrutua.
Nola egiten dudan
Lore-artea da nire lanaren dimentsio ezberdinen ardatza. Praktika artistikoaren, prestakuntzaren eta bitxigintza botanikoaren bidez, materiaren eta haren adierazpen balioaren arteko harremana aztertzen dut, proiektu bakoitza ikaskuntza espazio gisa ulertuz.
Lore-artea
Dekorazio iragankorren edo espazioko esku-hartzeen bidez, zeintzuk ingurunea eta tokiko produktuak balioan jartzea eta hauek modu ludikoan zabaltzea dute helburu.
Bitxigintza
Organikoa, mekanikoa eta ehunaz osatua. Material eta ehundura desberdinak, hainbat emozio adierazteko aukera ematen didatenak, ikusezina ikusgarri bihurtuz. Zurekin identifikatzeko moduko piezak eta bildumak.
Formación y talleres
Materialak eta haiek lantzeko teknikak ezagutarazteko, betiere arima duen emaitza lortzeko helburuarekin, sormen-aisialdiko esperientzietan eta prestakuntza profesionaleko prozesuetan.
Norentzat egiten dudan
Zuretzat
Benetakoa baloratzen duzulako eta zure esentzia eta emozioak adierazten dituen bitxi bat bilatzen duzulako.
Erakunde eta elkarteentzat
Produktua edo tokiko aniztasuna sustatu, kontzientziatu eta balioetsi nahi dutenak.
Enpresa eta establezimenduentzat
Natura bezeroekin komunikatzeko biderik onena dela uste dutenentzat, beraien filosofia irudikatzen duelako; naturarekiko maitasuna eta errespetua.




