Ez dut arimarik gabeko objektu edo esperientziarik ulertzen

Iragankorra, aldakorra, magikoa

Magikoa, hazi nintzen burdindegia bezala, bertako materialak altxor bat bezala aurkitu baitziren. Aldakorra, ibaiko edo itsasoko uraren indarra bezala, beti gertu. Iragankorra, naturaren lehen hamar zentimetro horiek bezalakoa, non belarrak, loreak eta intsektuak haizearekin eta lurrarekin nahasten diren. Hor jaiotzen da dena

Erreparatu al diozu inguruan dituzun kolore eta espezie naturalen aniztasunari? Munduan dauden gizaki kopuru adina daude. Bere inperfekzio, kolore, egun alaiago eta grisagoekin. Hasiera eta amaiera batekin.

Hori da gizakiaren esentzia.

Gutako bakoitza bakarra eta errepikaezina da. Herri bakoitza, enpresa bakoitza. Baina gure esentzia erakustea, desberdinak izatera ausartzea, ez da beti lan erraza. Barrura begiratzeak, garen bezala onartzeak, izaki bakarrak izatea eragiten du.

Idoia Lizeaga naiz

Bitxigilea eta lore artean irakaslea, sektorean 20 urte baino gehiagoko esperientzia dut. Esango nizuke Arte Ederrak, lore-artea eta bitxigintza ikasi nituela, baina benetan honaino eraman nauena naturarekiko, nire lurrarekiko, sentitzen dudan irrika da. Nire zainetan dabilena eta nire izaera erabat definitzen duena.

Asko baloratzen dut koherentzia, edo, hobeto esanda, hala diren pertsonak, beren esentzia erakusteko ausardia dutenak. Sentimenduak eta ekintzak norabide berean doaz, barne-lan gogorra eta ausarta egin dutelako emozioak ulertzeko.

Natura iragankorra da, eta gu ere bai. Hala ere, sentitzen ditugun emozioek, gure bizipenetatik ateratzen ditugun esperientziek, denboran irauten dute. Gure sorkuntzek bezala.

Inguruan dituzun naturako elementuen bidez, zure esentziarekin, zure herriarenarekin, zure produktu edo enpresarenarekin konektatzen laguntzen dizut. Utzidazu zure ingurua eta historia ezagutzen, eta esperientzia paregabe eta errepikaezina sortuko dugu, emaitza gisa harribitxi bat, ekitaldi bat, agertoki berezi bat emango duena. Azken batean, zure altxor naturalen balioa azpimarratuko dugu.

Natura gara eta harekin lotuta bizitzea gure izaeraren parte da.

Idoia Lizeaga naiz

Utzi zure datuak eta iruzkin labur bat hurrengo galdera-sortan, eta egun batzuk barru jarriko naiz zurekin harremanetan. Zure benetako esentzia erakusteko unea iritsi da. Lortuko dugu!