Nola egiten dudan
Hauek dira eskaintzen dizkizudan zerbitzuakBegiratu sakon naturan, eta orduan hobeto ulertuko duzu dena
Albert Einstein
Gogoratzen al duzu zure inguruko paisaiaren aurrean harri eta zur geratu zinen azken aldia? Seguruenik, ez da hainbeste denbora. Natura maite dugunok, ezin gara luzaroan handik urrun bizi.

Naturarekiko lotura
Nire kasuan, naturak lagundu dit nire sentimenduak eta emozioak ulertzen eta adierazten, sorkuntza desberdinen bidez. Ikasketa horri esker, gaur egun, nire bezeroen emozioak interpretatzen ditut, eta ukigarri eta errealak bihurtu, bitxi bat, adibidez.
Bitxigile, lore-sorkuntza irakasle edo ekitaldietarako eta publizitaterako naturaguneen diseinatzaile gisa egiten ditudan lan guztiak ikaskuntza pertsonal horri esker egin ditzaket, lanerako mekanismo kontziente bat sortzeko aukera eman baitit.
Nola egiten dudan
Horregatik, zurekin lan egin ahal izateko eta sentimendu hauek (udalerri edo enpresa baten jatorrikoak direnak) eraldatzeko, lehenik eta behin, zure historia ezagutu behar dut, transmititzen dizkidazun emozioak ikertu, eta, ondorioz, benetako zerbaitetan bilakatu ahal izateko.
Hau da naturak eta nik eskaintzen dizuguna:
Lore-artea
Espazioarentzat apainketa iragankorrekin; erakusleiho-apainketa, publizitatea edo proiektu kolektiboen zuzendaritza artistikoa, erakundeena edo enpresena.
Bitxigintza
Enkarguzko bitxigintzako eta diseinuko bildumak, hala nola bitxigintza organikoa, ehungintza edo mekanikoa. Nire sormenak bereziki aukeratutako establezimenduetan ere saltzen ditut, nire bizi-filosofiarekin bat datozenak.
Prestakuntza
Lore artea eta bitxigintza ikasteko tailer profesionalak edo aisialdikoak.
Idoia Lizeaga naiz
Pieza eta espazio paregabeak sortzen ditut, non natura baita gizakiak bere esentzia komunikatzeko bitarteko eta adierazpidea