Deskribapena
Tailer honetan lore natural lehorrekin egindako erretxinazko bi belarritako-pare sortzen ikasiko duzu, forma eta kolore desberdinekin esperimentatuz, diseinu berezi eta pertsonalizatuak lortzeko.
Silikonazko moldeekin lan egingo dugu, eta bitxiak sortzeko prozesuan sakonduko dugu: loreen konposiziotik eta erretxinaren isurketatik hasi, piezen azken ukituak egin eta apaingarriak kokatu arte.
Barne:
– Material guztiak (erretxina, loreak, moldeak…)
– 2 orduko 2 saio Idoia Lizeagak gidatua
– Amaitutako belarritakoak
– Aperitiboa
– Aholkularitza pertsonalizatua
Tailerra bi saiotan garatzen da, erretxina gogortzeko behar diren denborak errespetatzeko eta pieza bakoitzaren azken ukituak behar bezala egiteko.




