Deskribapena
Tailer honetan pinaburu bat ardi latxa batean bihurtzen ikasiko duzu. Gabonetan bereziki apaingarri gisa erabil dezakezun objetu original eta dibertigarria sortuz.
Material naturalak erabiliko ditugu gure eskultura txikia sortzeko: pinaburuak, adarrak, ardi-artilea eta fruitu lehorrak. Irudimena askatu eta sormen-prozesuaz gozatuko dugu.
Barne:
– Beharrezko material guztiak (pinaburuak, ardi-artilea, fruitu lehorrak…)
– 1,5 orduko saioa Idoia Lizeagak gidatuta
– Zure ardi latxa amaitua
– Hamaiketakoa
– Prozesu osoan zehar aholkularitza pertsonalizatua
Adin guztietarako tailerra da, familian gozatzeko aproposa. 10 urtetik gorako haurrek bakarrik parte har dezakete; gazteagoek heldu batekin etorri beharko dute, jarduera taldean egiteko.







