Prestakuntza eta tailerrak

Ikasi naturarekin lan egiten

Gozatu edo ikasi

Naturak eskaintzen dituen materialen bidez zure sormena esploratzeko gogoa al duzu, aisialdiko esperientzia gisa edo prestakuntza profesional gisa? Material naturala ezagutu, ulertu eta lantzen lagunduko dizut, nortasuna eta arima duten pieza floristikoak, dekorazioak edo bitxi efimeroak sortzeko.

Ikastaro eta tailerren bidez, arte floraleko teknikaka ikasiko dituzu, bai garapen pertsonalerako bai prestakuntza-prozuetarako aplikatuta.

Norentzat

Natura, artisautza, sormena eta eskuzko esperientziak interesatzen bazaizkizu, nire ikastaroak eta taulerrak zuretzat pentsatuta daude. Ingurune naturalarekin konektatzeko, artea sortzeko eta sentitzen dutena beste modu batean adierazteko beharra sentitzen duten pertsonekin lan egiten dut.

Gainera, proiektuak eta prestakuntzak garatzen ditut eskolentzat, erakunde publikoentzat, udalentzat, kultur etxeentzat, kultur eta auzo elkarteentzat, emakume elkarteentzat, fundazioentzat, museoentzat, ONGentzat, kultura, gizarte eta jasangarritasun programen barruan. Jarduerak haurrei zuzendutako publikoarentzat eta familientzako esperientzietarako ere egokitu daitezke.