Kolekzioak:

  • barneak1
  • barneak2
  • barneak3
  • barneak4
  • barneak5
  • barneak6

barneak

Gure barnean ispilu bat bizi da. Ispiluan begiratzean benetan garena ikusten dugu. Batzuetan, lausotu, ilundu, desitxuratu egiten da. Beste batzuetan, gure zilueta aratz ikusten dugu, garbi. Gizatiarra.

Mila akatsez josia. Ederra bere erraietan eta pasioetan.

Eta garaiak nahasten zaizkigu, iragandakoak, momentukoak eta etorkizunekoak. Eta jada ez dela ezer berdina pentsatzen dugu. Baina era berean, beti izan zen moduan agertzen da.

Edo beti nahi izan genuen moduan.